Playmobil filma aurten 45 urte beteko dituen jostailu marka famatuan oinarritutako abenturazko film zirraragarria da. Lino DiSalvo zinemagileak zuzendutako pelikulak Charlie txikiaren istorioa kontatzen du. Charlie txikia Playmobileko mundu animatu magikoan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaia hasiko du hura etxera ekartzeko. Mundu sinestezinetan barneratu ahala eta ezinezko erronkak gainditzen dituela, Marlak Del sukaldari berritsua bezalako lagun berri eta dibertigarriak aurkituko ditu, Rex Dasher itxura oneko agente sekretu karismatikoa, bihotza baino ez den errobota, maitagarri xelebre bat eta askoz ere pertsonaia gehiago.
Frantzia eta Estatu Batuen arteko koprodukzio hau bederatzigarren animaziozko filma da aurten Zinema Euskaraz programan. Egitasmo honen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak haurrei eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du, baita euskara sustatu ere, zinema komunikazio kulturalerako bitarteko gisa erabiliz.
Laburrean
Jatorrizko izenburua Playmobil: The Movie
Urtea 2019
Iraupena 110′
Herrialdea Frantziar estatua
Zuzendaria Lino DiSalvo
Gidoia Blaise Hemingway, Greg Erb, Jason Oremland (Historia: Lino DiSalvo)
Musika Heitor Pereira
Argazkia Animation, Charlie Ramos
Antzezleak Animation, Anya Taylor-Joy, Gabriel Bateman
Produkzioa Coproducción Francia-Alemania-Estados Unidos; Morgen Studios / ON Animation Studios / On Entertainment
Generoa Animación. Aventuras. Comedia | Cine familiar
Hizkuntza Euskaraz
Lekua Kultur Leiharen Auditorium-a
Egunak Azaroaren 9 eta 10ean
Ordua 17:30ean
Sarrera 4 €