Haur zinema :: “Tes eta ni” Kultur Leioan asteburuan

Anna Woltzen izenburu bereko eleberrian oinarrituta dago Tess eta Ni filma. Steven Wouterloodek zuzendu du, orain arte telebistako iragarkietan eta film laburretan oinarritu denak, eta adiskidetasunaren eta familiaren balioa erakutsi nahi digu Sam eta Tessen istorioaren bidez. Sam hamaika urteko mutiko bat da eta Holandako uharte batera doa uda pasatzera. Bere asmoa denbora bakarrik pasatzen ikastea da, baina bidaian Tess izeneko neskato bat ezagutuko du, energiaz beteta dagoena eta abenturak bizitzera bultzatuko duena. Tessek Samen jakin-mina deituko duen sekretu bat ezkutatzen du.


Tess eta Ni pelikularen kartela I Irudia: Tess eta Ni

Laburrean

Jatorrizko izenburua   My Extraordinary Summer with Tess

Urtea  2019

Iraupena  82′

Herrialdea  Herbereak

Zuzendaria  Steven Wouterlood

Gidoia  Laura van Dijk (Anna Woltzen eleberrian oinarritua)

Musika  Franziska Henke

Argazkia  Sal Kroonenberg

Aktoreak  Jennifer Hoffman, Tjebbo Gerritsma, Hans Dagelet, Guido Pollemans, Julian Ras, Terence Schreurs, Johannes Kienast, Josephine Arendsen, Sonny Coops Van Utteren, Suzan Boogaerdt

Ekoizpena  BIND, ostlicht filmproduktion, VPRO Television

Generoa Drama | Infancia  Familia

Sariak  2019  Festival de Valladolid  (Seminci)  Premio Seminci Joven

Hizkuntza  Euskaraz

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Maiatzaren 1ean eta 2an

Ordua  Larunbatean, 17:30ean; igandean, 12:00etan

Sarrera  4 €


Tees eta Ni pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude