‘Hemen bizi da maitasuna”, Enara García eta Ainhoa Olasoren laburmetraia, Donostiako Zinemaldian proiektatuko da

Donostiako Zinemaldia gero eta hurbilago dago, eta euskal zinemak presentzia nabarmena izango du. Guztira 17 lan hautatu ditu Donostiako Zinemaldiak hirurogeita hamargarren edizio honetarako.

Jaialdiak hautatutako 17 lan horiez gain, Zinemaldiaren esparruan, aurtengo Kimuak katalogoa osatzen duten zazpi film laburrak ere proiektatuko dira, nahiz eta batzuk, profesionalentzako proiekzioak izango diren. Horietako bat, esaterako, Enara García leioaztarrak eta Ainhoa Olaso durangarrak zuzendutako ‘Hemen bizi da maitasuna’, Bilboko Zinebi jaialdiaren aurreko edizioan saritua izan zena euskarazko film laburren modalitatean. Estranaldia publiko aurrean, aurtengo Zinebin izango da.

’Hemen bizi da maitasuna’ lanarekin batera, Zabaltegi-Tabakaleran ‘Cuerdas’ proiektatuko da, Estíbaliz Urresolaren laburmetrajea,  Donostiara iritsiko dena Cannesen Kritikaren Astean Rails d’Or saria jaso ondoren; eta Lur Olaizolaren ‘Hirugarren Koadernoa’ lana ere proiektatuko da.

Halaber, Zinemaldiaren hirurogeita hamargarren edizioan, Zinebiren 2021. edizioan saritutako gainerako film laburrak proiektatuko dira, hots, Irati Gorostidiren ‘Kontagailuak’, Maider Fernándezen ‘Fe’, Maider Oleagaren ‘Irrits’ eta Aitzol Saratxagaren ‘Lanbroa’.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.