(H)emen elkarteak Aukera programaren bost proiektuak aurkeztu ditu, emakume zinemagile gazteei zuzenduta

Aukera euskal emakume zinemagile gazteei zuzendutako mentoria-programa da,  18 eta 35 urte bitarteko sortzaileei zuzendutako jarduera, eta film labur bat egiteko aukera ematen die, gehienentzat lehena I Lehen edizio honetan bost proiektu hautatu dira, horietako bat Enara García leioaztarrak Durangoko Ainhoa Olasorekin batera aurkeztu duten “Hemen bizi da maitasuna” I Gainontzeko lauak “Azkena”, Ane Inés Landeta eta Lorea Lyonsena; “Prioridades”, Tamara Lucarini eta Ana Angulorena; “Cuidado!”, Olaia Nogaleseta Llucía Plarena eta “PomoD’oro”, Nerea Sciarra eta Allende Grandmontagnerena I Taldeek beren proiektuekin gidoi, zuzendaritza eta produkzioko mentorietan parte hartuko dute, eta genero-ikuspegiari buruzko tailer bat ere jasoko dute.

Aukera programak lehen edizioa aurkeztu du, euskal zinemagile gazteeizuzendua, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeentzako (H)emen elkarteak antolatuta eta Zineuskadi-ZINEBIk (Bilboko Udalak antolatutako Bilboko zinema dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdia) eta Kutxakulturrek sustatua.

Aukeratutako bost proiektuak Azkuna Zentroko Bastida aretoan egindako prentsaurrekoan ezagutarazi dira. Ekitaldian Vanesa Fernández, ZINEBIko zuzendaria; Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako KulturaSustatzeko zuzendaria; Lara Izaguirre, (H)emen elkarteko lehendakaria, eta aukeratutako proiektuen zinemagileak egon dira.

Aukera programa

Aukera emakume zinemagile gazteei zuzendutako mentoria -programa da. 18 eta 35 urte bitarteko sortzaileei zuzendutako jarduera da, eta film labur bat egiteko aukera ematen die, gehienentzat lehena.

Guztira 66 emakumek eman dute izena ekimenean, 2 eta 5 kide bitarteko taldeetan banatuta, eta 26 proiektu,euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat genero eta formatutakoak: fikzioa, animazioa, dokumentala, sorkuntza dokumentala, drama edo komedia. Aurkeztutako zinemagile asko Euskadiko ikus-entzunezko eta zinemako zentroetatik datoz, eta ikasketak amaitu dituzten baina oraindik profesionalizatu ez diren emakumeen proposamenak ere jaso dira. Nabarmendu behar da, halaber, izena eman duten 66 zinemagile horietatik % 74k 25urte baino gutxiago dituela.

Hautatutako proiektuak

Lehen edizio honetarako hautatutako bost proiektuak hauexek izan dira: “Azkena”, Ane Inés Landeta eta LoreaLyonsena; “Prioridades”, Tamara Lucarini eta Ana Angulorena; “Cuidado!”, Olaia Nogales eta LlucíaPlarena; “Hemen bizi da maitasuna”, Enara García eta Ainhoa Olasorena, eta “Pomo D’oro”, NereaSciarra eta Allende Grandmontagnerena.

Bost taldeek gidoigintzan, zuzendaritzan eta ekoizpenean hautatutako proiektuekin parte hartuko dute, eta genero-ikuspegiari buruzko tailer bat ere jasoko dute.

Gidoigintzako mentoria ekainaren 11tik 13ra izango da, Bilbon, eta Lara Izagirrek eta Ana Hormaetxeak emango dute; zuzendaritza-lanetakoa ekainaren 25etik 27ra izango da, Donostian, Maider Oleaga, Esti Urresola eta Olatz Beobideren eskutik; produkzioko mentoria, berriz, Izaskun Arandia eta Nahikari Ipiñak emango dute, uztailaren 9tik 11ra, Bilbon (konfirmatzeke).

Programaren amaieran, aholkulariek bi proiektu aukeratuko dituzte, eta azaroan iragarriko dituzte ZINEBIko itxieragalan. Hautatutako lan bakoitzak 3.000 euroko Aukera saria jasoko du, film laburraren garapena bultzatzeko.

Bilboko Azkuna Zentroan aurkeztu zen Aukera programa I Argazkia: (H)emen

Enara García 24 urteko emakume gazte leioaztarra da. UPV/EHUn Ikus-entzunezko komunikazioan Gradua egina du Durangoko Ainhoa Olasorekin batera. Uneotan Zinema eta ikusentzunezko garaikidean unibertsitate masterra ari da burutzen Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean.

Garcíak eta Olasok Gradu amaierako lan gisa laburmetraia ekoitzi eta grabatu zuten, Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia narrazio liburuan oinarritua.


Info + 

Gradu amaierako lana  Edonork ez luke

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude