Liburutegia
Poesia mailua baldin bada, kontakizuna punk abestia da. Laburra, bat-batekoa eta gizartearen lozorroa eztanda ozen batekin errementatzen duena.
Suziritik baino petardoen zaratarekin zerikusi gehiago duten hamazortzi ipuinetako trakarekin datorkigu Igor Mercado eta bere fanzine izerdi-lagunak Gotzon Hermosilla eta Iñigo Basaguren-Duarte. Sei eskutara idatzi duten kontakizun laburren liburu honek taberna-zulo sakonen kiratsa, hala-hola eroandako erlazio gatazkatsuak, ez hain ondo olioztatuko makineria sozialeko torloju solteak… aurkezten dizkigute. Dena, hori bai, punk-HC zarataz blaituta (beherago duzue ipuin bakoitzaren soinu-banda).
Igor Mercado bera izango dute solaskide bihar, martxoak 20, liburutegiko hemerotekan biltzen diren irakurle taldean. Adi ibili hilabete honetan eguaztenetik martitzenera egin baitute salto. Ordua zazpi t´erdietan mantentzen dute, Liburutegiaren 2. solairuan.
Info +
Liburuaren inguruko elkarrizketa Gotzon Hermosillarekin ZarataZarautzirratsaioan (13:17 minututik aurrera).
Mikel Ayerberen kritika Berrian.
Liburuari buruz ere berba egin genuen blogean bertan.
Liburuan agertzen diren abestien bideoak Youtuben (ezin aurkitu aipatzen diren euskal talde bakarrak):
Iggy and the Stooges: Raw Power https://youtu.be/IFe0OfEtP2w
The Ramones: 53rd & 3rd https://youtu.be/3qcMjKxt-dE
Sex Pistols: Anarchy in the UK https://youtu.be/qbmWs6Jf5dc
The Clash: Career oportunities https://youtu.be/jZOrkPIZ1JU
Rezillos: Somebody´s going… https://youtu.be/-8hDw6mS2pI
The Buzzcocks: Ever fallen in love https://youtu.be/51OB2YoC4sg
Black Flag: Nervous breakdown https://youtu.be/302oEzSPCqE
GG Allin and the Jabbers: You hate me https://youtu.be/Gua2cwmqfhs
The Lewd: Mobile home https://youtu.be/n8EpxPGMsyo
AntiNowhere League: Let´s break the law https://youtu.be/hoLPZ8Yqq3k
Agression: Don´t be mistaken https://youtu.be/69cAU7tz3CM
Agnostic Front: Blind Justice https://youtu.be/Y_z72v8Jh8Q
Nabat: Ti sei fermato ad ascoltare mai? https://youtu.be/sJ0BbzMMdQE
Ahaztu antzean: Lumpenproletariat
Poison Idea: Alan´s on Fire https://youtu.be/_5lKiFcnUlM
Bikini Kill: Suck my left one https://youtu.be/f1aGcJVrvlo
Guitar Gangsters: Going to London https://youtu.be/ItQwjCUyjAk
The Dirties: Hil dira zuen heroiak
BONUS TRACK Leihotikan taldearen Idoloak akatu