Konfinamendurako abestiak :: Coldplay-ren “Viva la vida”

Coldplay Ingalaterrako pop-rock taldea 1996an London hirian sortu zen. Taldeko kideak Chris Martin (ahotsa, teklatua, gitarra), Jon Buckland (gitarra nagusia), Guy Berryman (baxu elektrikoa) eta Will Champion (bateria, ahotsak eta beste hainbat musika tresna).

Talde ugariren eragina jaso du: U2, Pink Floyd, A-ha, R.E.M., Bob Dylan, The Flaming Lips, Echo & the Bunnymen edota Muse; bestalde, hastapenetan, Coldplay taldea beste hauekin parekatu zuten: Radiohead, Oasis, Jeff Buckley, Travis eta Kate Bush. 2000. urtean kaleratu zuten lehenbiziko diskoarekin mundu mailako arrakasta bereganatu zuten. Ordutik aurrera estudioko 6 bilduma argitaratu eta berauekin sari garrantzitsu eta ugari lortu dituzte, gainera mundu osoan zehar 50 milioi diskotik gora saldu dituzte.

Estudioan grabatutako diskoak honakoak izan dira: Parachutes (2000), A Rush of Blood to the Head (2002), X&Y (2005), Viva la Vida or Death and All His Friends (2008); Mylo Xyloto (2011); Ghost Stories (2014); A Head Full of Dreams (2015) y Everyday Life (2019). Zuezenan Live 2003, Live 2012, Ghost Stories Live 2014 eta Live in Buenos Aires 2018an.

Hemen Viva la vida kantaren bideo ofiziala, Hype Williamsek egina, eta Anton Corbijnek egindako bideo alternatiboa ikusi ditzakezue.

Viva la vida kantaren bideoklip ofiziala

Anton Corbijnek egindako Viva la vida kantarenn bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude