Konfinamendurako abestiak :: “Lean On Me”, Bill Witehers-en kanta

Apirilaren 3an hil zen Bill Withers, soul musikaren izarretako bat. Iragan mendeko 70. eta 80. hamarkadetan ezaguna egin zen musikari estatubatuar beltza. 81 urte zituela hil zen Los Angelesen bihotzeko arazoak medio.

Langile klaseko familia batetan jaioa Mendebaldeko Virginian, gaztetan Estatu Batuetako Armadan izena eman zuen, bertan hasi zelarik abestiak idazten. 1965ean Armada utzita, Los Angelesera joan zen bizitzera. Lanean zebilen bitartean klubetan jotzen eta abesten eta bere maketak grabatzen hasi zen.

Withersek ez zuen kaleratu bere lehen diskoa, Just as I Am, 1971ra arte, Sussex Records zigiluarekin. Diska horretan agertu zen bere kanta ezagunenetako bat, Ain’t No Sunshine, soul kanta onenaren Grammya eskuratu zuena 1972an.

Urte berean argitaratu zuen Still Bill bere bigarren diskoan agertu zen beste kanta ezagunenetako bat, Lean On Me, Billboard Hor 100 zerrendaren lehen lekuan kokatu zen lehen soul kanta. Rolling Stone aldizkariaren arabera, garai guztietako 500 kanta onenen zerredan 205. postua eskuratu zuen. Still Bill diskoarekin lortu zuen bere lehen Urrezko Diskoa. Bere karrera osoan beste bi eskuratu zituen, 1977an argitaratu zen Menagerie diskarekin eta 1981n agertu zen Greatest Hits diskoarekin.

Lean On Me kantaren bideoa

Ain’t No Sunshine kantaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude