Leioako Udalak kulturan mozketak egin dituela salatu du Lamiako Maskaradak

Lamiako Maskaradak herriko Udalak aurten iaz baino dirulaguntza txikiagoa eman diola kultura-elkarte honi argitara eman du bere blogaren bitartez. “Duela 2 aste Lamiako Maskarada ospatu genuen eta Leioako Udalak ematen duten dirulaguntza barik egin genuen zeren eta oraindik ez baitzen argitaratu zenbat jasoko genuen” dio bere oharrean. “Hain zuzen ere, gaur notifikazioa jaso egin dugu eta inolako argudiorik eman gabe 412 € gutxiago eman dizkigute, 2019eko ohiko-dirulaguntza 2.612,50 €-koa izan baitzen eta aurtengoa ordez 2.200 €-koa”.

Lamiako Maskaradak dioenare arabera “orain arte urtero mantentzen zuten diru zenbatekoa eta hori dela eta guk egindako gastuak 2019eko dirulaguntzaren arabekoak izan dira. Izan ere, 2.774,49€ behar izan ditugu Maskarada 2022 ospatzeko. Zoritzarrez, Leioako Udalak uste du egiten dugun ekitaldia aurten ez zuela merezi dirulaguntza berdina”.

Taldeak azpimarratu du haiekin “ez direla harremanetan jarri ez dirulaguntzaren murrizketa jakinarazteko ezta Maskarada egin ondoren zoriontzeko”.

Hala ere Lamiako auzoko Maskarada taldekoek diotenez “kultura bultzatzen jarraituko dugu eta jende askoren laguntzaren bidez Lamiako Maskarada urtero kalean egongo da. Gure Maskarada Leioako ospakizunik folklorikoena da eta hori guk geuk mantentzen jarraituko dugu” esanez bukatzen dute haien oharra.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.