Gaur, ekainak 13 hasita, eta datorren larunbatera arte, ekainak 15, liburu azoka solidarioa antolatu dute Udal Liburutegiak eta Sortarazi.
Azoka José Ramón Aketxe plazan egingo da. Bere ordutegia goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da, gaur eta bihar; larunbatean, aitzitik, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 14:00etara egongo da zabalik.
Bertan liburuak euro baten truke salduko dira, eta bilduko den dirua Sortarazi elkarte klaretianoak dituen proiektu solidarioak bultzatzeko erabiliko da.