Lehen disko aipagarri bat (Om, 2016) eta sona eman zion bigarren bat (Eason, 2018) argitaratu ostean, Limones en invierno izeneko lan berriarekin dator Izaro kantautore bizkaitarra. Kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak dakartza, eta egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere.
Diskoaren grabaketa Gaztain Estudioetan eta Oihenart Estudioan burutu da. Nahasketak Eñaut Gaztañagak egin ditu. Masterizazioa, bestalde, Tony Cousins-ek egin ditu Metropolis Studios-etan.
Diskoaren hitzak eta abestiak Izaro Andrésenak dira. Musikariak Izaro Andres Zelaieta (ahotsa), Garazi Esnaola Balerdi (teklatuak), Oriol Flores Arisa (bateria eta perkusioak), Julen Barandiaran Blanco (baxua) eta Iker Lauroba Alonso (gitarrak) dira. Musikari gonbiatuak Xoel López (ahotsa – “Invierno a la vista”), Xabier Zeberio Etxetxipia (sokazko instrumentuak – “Paris”) eta Julen Idigoras (ekoizpena – “You) izan dira.
LABURREAN
Izenburua Limones en invierno
Egilea Izaro
Diskoetxea Izaro Music
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Elebiduna
Argitalpen-urtea 2020
Lizentzia Copyright
Diseinua Markel Idigoras
Argazkia Helena de Wind
1. Invierno a la vista (feat. Xoel López) (3:44)
2. Aquí (3:28)
3. Libre (3:50)
4. Paris (3:49)
5. Mi canción para Elisa (4:51)
6. Ihintza (4:18)
7. You (3:20)
8. Patinar sobre hielo (2:57)
9. Hainbeste (4:06)
10. Oso blanco (3:23)
Diskoaren bideoklipak
Info +
Webgunea izaro.com
YouTube https://www.youtube.com/channel/UC0TeBykNq-3H2Adsq7EjDcg
Facebook. https://www.facebook.com/IZAROMUSIC/
Twitter https://twitter.com/izaroandres