Maiatzaren 7an pintura lehiaketaren edizio berri bat izango da

Maiatzaren 7an, igandea, pintura izango da protagonista herrian. Leioako hainbat txoko artista gazte eta ez hain gazteekin beteko dira, ohiko pintura lehiaketa dela eta. Parte hartzen duten lanak, beti bezala, Kultur Leioako erakusketa aretoan egongo dira ikusgai, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra.

Izen-emateak maiatzaren 4ra arte bideratu ahal izango dira www.kulturleioa.com helbidearen bitartez. Halaber, lehiaketa ospatuko den egunean bertan, aurrez aurre Kultur Leioan izen emateak bideratu ahal izango dira goizeko 8:00etatik 10:00ak arte.

Igandeko goiz osoan zehar, antolakukntzak markatutako udalerriko hainbat puntutan ikusi ahal izango ditugu artistak: Elexalde errota, Estartetxe kalea, Lamiako-Txopoeta, Mendibile jauregia, Ondiz, Pinosolo parkea, Sabino Arana kalea, San Bartolome ermita, Udaletxea/Eliza eta Udondoko bulebarra.

Sariei dagokienez, lehiaketak hiru sari nagusi ditu (1.300 €, 1.100 €eta 800 €, pintura paleta barne), 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ‘Gaztea’ sari tradizionala, 800 eurokoa; bertako artista onenaren ‘Leioa’ saria, 500 eurokoa; eta 18 urtetik beherakoentzako ‘Harrobia’ saria, 120 eurokoa. Horiek guztiek pintura-paleta dute.


Info + 

Pintura Lehiaketaren inguruko informazio guztia   Info 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude