Datorren igandean, ekainaren 20an, Margolari Gazteen XXIII. Lehiaketaren edizioa ospatuko da, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Aurten, berrikuntza gisa, Artatza Jauregian egingo da lehiaketa, eta, beraz, eraikin berezi horretan eta lorategietan oinarrituko dira lanak.
12 eta 30 urte bitarteko 21 gaztek hartuko dute parte aurtengo edizioan, 11 leioaztarrak. Egun berean hasi eta bukatu beharko dituzte obrak. Ondoren, irailaren 24tik urriaren 6ra egongo dira ikusgai Kultur Leioako erakusketa aretoan.
Sariak bakarrak eta zatiezinak izango dira. Lehenengo saria lortzen duenak 800 euro eta oparia jasoko ditu; bigarren saria eskuratzen duenak 500 euro eta oparia eta, azkenik, hirugarren saria irabazten duenak 360 euro eta oparia jasoko ditu.
Aurrekoez gain, bi sari berezi banatuko dira: herriko lanik onenari eta gazte saria. Herriko lanik onenaren saria eskuratzen duenak 360 euro eta oparia jasoko ditu. Baldintza bezala, beste kategorietan saritu gabeko herriko artista baten lanik onentzat hartutakoa izango da.
Azkenik, gazte saria lortzen duenak 120 euroko bonoa eta oparia jasoko ditu. Kategoria honetan ere baldintza bi bete behar dira: 18 urtetik beherakoa izatea eta beste kategorietan saritu gabeko egile lan onentzat hartua izatea.