Musika :: Still River taldea Kultur Leioan ostiralean

Still River taldea deskribatzean gehien entzuten den hitza “benetakoa” da. Haien diskoak entzutean, gehienek uste dute zuzenean Austin, Memphis edo New Orleans hirietatik datozela. Bost musikari amorratu dira, bizitza osoa eman dutenak jotzen; duela 5 urte elkartu ziren Bilbon, eta Still River izeneko taldea osatu zuten.

Still River Band 2011 hasieran osatu zen. Dan Cabanela estatubatuarrak (gitarra, ahotsa), Txema Solanok (baxua), Isi Redondok (bateria, baita Travellin’ Brothers taldekoa ere) eta Juan Gumuziok (gitarra) osatu zuten hasierako laukotea. 2013an, Isra Redondo (pianoa, organoa) hasi zen taldean. Lehen grabazioa, Demo izenekoa (Grabasonic, Berango, Bizkaia) 6 jatorrizko piezek osatzen dute, eta sustrai amerikarreko soinua eta estiloa erakutsi zituen.

Zuzeneko indartsuari esker, nazioarteko mailako hainbat musikarirekin partekatu dute agertokia, hala nola Francisco Simón (gitarrista – Red House), Antonio Serrano (harmonika-jolea . Paco de Lucía) eta Marvos Coll (harmonika-jolea – Hohner Masters of Harmonica, Berlin Monday Jelly Roll Sessions, Los Reyes del KO) artistekin, eta, duela gutxi, Dani Nel·lo artistarekin (saxofonista – Mambo Jambo, Los Rebeldes).


Laburrean

Izena  Still River

Musikariak  Dan Cabanela (ahotsa, gitarra), Juan Gumuzio (gitarra elektrikoa eta akustikoa, dobroa, ahotsak), Txema Solano (baxua, ahotsak), Isi Redondo (bateria), Isra Redondo (pianoa, ahotsak)

Lekua  kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna  Abenduaren 11n, ostiralean
Ordua  19:00etan
Sarrera  12 euro

Info +

Webgunea  www.thestillriver.com

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude