Antzerki
Teatro Paraíso Antzerkia (Euskal Herria)
Ezagutzeko lurralde handia da mundua. Bertan, bi emakume nomada bitxi doaz, lur berriak esploratu nahian eta beste esperientzia batzuk bizi nahian. Saka eta Tamán, munduan zehar bidaiatzen ari direlarik, toki bitxi, nahasi eta kaotiko batera helduko dira, ustekabez betetakoa. Bertan arrautza erroldoi bat aurkituko dute, eta maitasunez zainduko dute.
Jolasaren, manipulazioaren eta esperimentazioaren bidez, eszena arkitekturaren, geometriaren eta matematiken jaioleku bihurtuko da. Materialak, lerroak, puntuak eta planoak poetikoki eraldatzean, tipi, harresi eta ur-jauzi bihurtuko dira… Hori guztia arrautza bitxi horren barruan bizitza dagoen bitartean.
Azkenik, jakin-minak jota, emakume nomadek bideari ekingo diote, euren aztarnak atzean uzten dituztelarik; soilik beste gizaki batek jakingo du horiek hautematen.
Laburrean
Izenburua Nomadak
Zuzendaria Charlotte Fallon
Antzezleak Rosa A. García, Ainara Unanue
Argiztapena Kandela Iluminación
Jantziak Elisa Sanz
Musika Koldo Uriarte
Hizkuntza Euskaraz
Ikuslea 2-5 urteLekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Azaroaren 14an, larunbatean
Ordua 12:00etan eta 17:00etan
Sarrera 5 €