“Nora goazen jakin gabe”, Lilo taldearen diskoa

potify eta YouTube plataformetan hainbat kanta entzungai jarri ondoren, lehen diskoa argitaratu du LILOk: Nora goazen jakin gabe.

LILOn popa nabarmentzen da, nahiz eta rockarekin edo indiearekin ere jolasten duen, gehienetan, euskaraz. Taldea 2020an jaio zen Maria Mateo abeslariaren kantei musika jartzeko, eta Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianista), Julen Hoyuelos (gitarrista) eta Nekane Ibero (gitarrista eta baxu-jotzailea) gehitu ziren.

Musikarekiko grinak elkartu baditu ere, kideen arteko lotura nabaria da agertokian; izan ere, bere emanaldietan giro ona transmititzea eta publikoarekin elkarreragitea gustatzen zaion banda batez ari gara. Musika ona egin, interpretatzen gozatu, euren artean eta publikoarekin ongi pasatu eta azken horrekin konektatu nahi duten kideen taldea bezala definitzen dute beren burua.


Laburrean

Egileak Lilo  Zenbatekoa 10,00 €  Formatua CD  Hizkuntza Elebiduna  Argitalpen-urtea 2023  Diskoa eskuratu Erosi

Nor goazen jakin gabe diskoaren Euriaren kolorea kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude