Piano kontzertua Itxaso Sainz de la Maza leioaztarraren eskutik

Musika

Hurrengo larunbatean, urriak 5, Kultur Leioaren Auditoriumean, arratsaldeko 20:00etan hasita, Itxaso Sainz de la Maza piano jole leioaztarraren kontzertua ikusteko aukera egongo da.

Sainz de la Maza Leioan jaioatakoa da. Maila ertaineko musika eskolak Leioako Kontserbatorioan jaso zituen eta goi-mailako ikasketak eta piano-interpretazioan masterra Catalunyako Musika Goi Eskolan, Bartzelonan, eta Suitzako Hochschule Luzern – Musik eskolan egin zituen.

Kontzertuak egiten hainbat herrialde eta hiritako agertokietan ibili da: Katalunia, Euskal Herria, Salamanca, Suitza eta Errusian. Hurrengo kontzertuen artean, azpimarratzekoa da Kataluniako Musika Jauregian (Bartzelona) Sainz de la Mazak datorren urrian emango duen estreinako kontzertua.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude