Teatro :: “Ángela, el verso suelto de Iparragirre”

Karabansarai Produkzioak (Euskal Herria)

Leku Mugatua

Iparragirre, Euskalerriko azken erromantikoa da. Pasioa, ohorea, norberaren askatasun eredu, burruka, foruen eta mundu baten defentsa… rara avis bat bihurtzen dute, industrializazioaren aldaketa gatazkatsuak murgidutako euskal komunitatearen baitan.
Iparragirreren bizitza, Amerikara joan zenetik behintzat, misteriotsua da neurri haundi batetan. Desagertutako mitoa. Lekuonak bere etorreran margoztutako argizari irudi baten antzera, hieratikoa, erreserkia eskaini zion Gernikako zuhaitzaren parean, bere gitarraz jantzia ager­tzen zaiguna, alegia. Besarkada hots baten ostean inori interesatzen ez zaion agurea… behartsua.
Angela, iparragirreren andrea da. Ezkontidea, bere semeen ama. Azken finean Angela, Iparragirreren ama da, mitoaren ama. Ba ahal dezake ama batek gezurrik esan?

Angela, Iparragirreren bertso librea-n, protagonista bertso librea agertuko zaigu: Angela. Emakume konkistatua, humillatua, beren gizon-mitoa bideratzeko asmoz Amerikara eraman zuena. Bertan alargundu arte, maitamendu zen eguna madarikatu zuena. Euskal Foruen galtzearen etsipen giroan, zenbait foruzaleek bardoa-ren etorreraren truke pensioa eskainiko duten arte behintzat. Egoera berri honek emango bait dio bere biziko aukera; libre izatea.


En breve

  • Izenburua  Ángela, el verso suelto de Iparragirre”
  • Egilea  Oskar Galán
  • Zuzendaritza  Begoña Bilbao
  • Antzezleak  Ana Elordi, JuanLu Escudero, Iban Urizar “Amorante” (zuzenezko musika baita)
  • Argiztapena  Hirutek
  • Eszenografia  Asier Sancho Senosiain
  • Hizkuntza  Euskaraz eta gaztelaniaz
  • Iraupena  80′
  • Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean
  • Eguna  Urtarrilaren 22an, Ostiralean
  • Ordua  19:00etan
  • Sarrera  13 euro
Doan Kultur Leioako Lagunentzat

Info +

Karabansarai Produkzioak  www.karabansarai.eu

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude