Udalak txikientzako ikuskizunak antolatu ditu datozen urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean Kandelazubietako kiroldegian.
Saio bi egongo dira egunero, 12:00etan lehena eta 18:00etan bigarrena.
Asteleheneko eguerdian Gag street boys izeneko bikoteak Yes we art ikuskizuna aurkeztuko du. Arratsaldez, aitzitik, Sun Magoaren Bat, bi, hiru… magia! ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Ikuskizun biak 4 urtetik gorako umeentzat egokiak dira.
Sarrerak bi euro balio du, eta bildutako dirua Aspanovas elkarteari emango zaio doahintza gisa.