Udal liburutegia :: Irakurle kluba: “Nola heldu naiz ni honaino”, Kattalin Minerrena

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea … Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna…

Sariak gora eta behera Kattalin Minerren (@MKatalin) lehen liburu honek Igartza saria jaso zuen iaz  ere.

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Minerren liburua izango da biharko Leioako Udal Liburutegiaren Irakurle Klubaren bileran jorratuko den liburua.

Irakurle klubaren biharko bilera Kultur Leioaren lehenengo solairuko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30) hasiko da.


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude