Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia.
Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik… Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.
Cornelia Funkeren liburu ezagunean oinarritutako pelikula da hau.

Laburrean
Jatorrizko izenburua Dragon rider
Urtea 2020
Iraupena 100′
Herrialdea Alemania
Zuzendaria Tomer Eshed
Gidoia John R. Smith
Musika Stefan Maria Schneider
Argazkia Animazioa, Olaf Aue
Aktoreak Animazioa
Ekoizpena Constantin Film, Able & Baker, Cyborn, Lumatic, Rise Pictures
Generoa Animazioa, Fantastikoa
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Egunak Urtarrilaren 9an eta 10ean
Ordua Larunbatean 17:30ean; Igandean 12:00etan
Sarrera 4 €
Hizkuntza Euskaraz