Ume-zinea :: “Ilargirantz”,Kultur Leioan

Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena… ilargia!

Ilargiko Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta “lo dagoen” Hareaztatzaile jauna ezagutuko du.

Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietako Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Moonbound

Urtea  2021

Iraupena  85′

Herrialdea  Alemania

Zuzendaritza  Ali Samadi Ahadi

Gidoia  Ali Samadi Ahadi, Arne Nolting

Musika  Ali N. Askin

Argazkia  Animación

Aktoreak  Animación

Produkzioa  brave new work Filmproduktions, Coop 99, Little Dream Entertainment

Generoa  Animación

Hizkuntza  Euskera

Lekua  Auditorium

Egunak  Martxoaren 26 (larunbata) eta 27 (igandea)

Ordua  17:30ean

Sarrera  4 €


Ilargirantz pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.