Umore Azoka udalerriko erdiguneko 9 gunetan egingo da irailaren 16tik 19ra bitartean

Umore Azoka Leioa, herriko Udalak antolatutako Kale Artisten Azokak iaz osasun-krisiaren ondorioz utzitako hiri-eremua berreskuratuko du, eta irailaren 16tik 19ra udalerriko erdiguneko kaleak beteko ditu berriz ere.

Umore Azokaren antolatzaileek dagoeneko aukeratu dituzte aurtengo edizioan parte hartuko duten konpainiak ikusteko eremuak. Errekalde plazan, Errotan, Udaletxeko plazan, Udaletxeko biribilgunean, Avanzadaren Bulebarrean, Barandiaran Behekoa Institutuan, Aldapa Auditorioan, Udondo bulebarrean eta Kandelazubietan ikusi ahalko dira ikuskizunak.

Euskal Herritik, espainiar Estatutik eta  Europatik eratorritako 39 konpainiek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Horietatik 29 Euskal Herrikoak izango dira, 14 espainiar Estatutik eta 3 Belgika, Portugal eta Ukrainiatik. Estatuko konpainien kasuan, Kataluniakoak nabarmentzen dira, Fira de Tarregarekin egiten den Nómadas programari esker, nazioarteko hizordu ospetsuenetako bat baita.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude