“Zabaltzen diren leihoak” erakusketa Kultur Leioan

Erakusketa
Leioako Bilgune Feminista

Gaur, urriak 14, astelehena, zabaludko da “Zabaltzen diren leihoak” izeneko erakusketa Kultur Leioaren Erakusketa Gelan, Bilgun Feminista taldeak bultzatua.

Erakusketak bideo, argazki, eskultura eta bestelako formatuetan jaso nahi ditu herriko emkaumeen testigantzak, “Leioako emakume guztiei omenaldi bat egiteko asmoz: izan zirenei, gaur egun direnei eta izango direnei”.

Ideia konstatazio batetik sortu zen: “Lan ugari eta interesgarriak Leioaren historiari buruz” egin badira ere, ez dira inoiz “ez genero-ikuspegitik ezta emakumeen ekarpenak aitortzen saiatuz” burutu. Horregatik, diotenez, “ez dakigu egiazki nola bizi ziren, zer kezka zituzten, etab.”. Eta uste dute “ez dela kontuan hartu zenbateko garrantzia izan duten gure udalerria den honen identitatean”.

Erakusketa zabalik egongo da gaurdanik datorren azaroaren lehenera arte. Zabaltzea gaur, arratsaldeko 18:00etan izango da, aurkezpen-omenaldi eta luntx txiki baten bitartez.

Laburrean

Erakusketa  Zabaltzen diren leihoak

Egilea  Leioako Bilgune Feminista

Lekua  Kultur Leioaren Erakusketa gelan

Egunak  Urriaren 14tik azaroaren 1era

Ordutegia  Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara; Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik  14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Sarrera  Doakoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude