Zer berri? :: “Amak”, izen bereko taldearen diskoa

AMAK taldeak argitaratu duen lehen diskoak soinua du grabitate-zentro iraunkor gisa gehi euskal folkaren eta ahots polifonikoen melodietarako zaletasuna. AMAK taldeak bere zeregina triki-pop izenez ezagutu zen inguruak zeharo atzean utzi ditu hartu duen musika ibilbidearekin.

Lau amaren lau trikitiri lau panderoekin batera lau ahotsen jokuekin eraikitako kantu-kontuak dira, abesti sentiberatsu eta amaren maitasun zama barreiatuz zoko guztietan. Kalejirak, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak girotzen dute diskoa. Honi guztiari, eta modu xarmagarrian, eskarmentu handiko hainbat folk musikarien ekarpenek batuko dira. Euskal iparraldean polifoniarako duten zaletasun apur bat ere badu AMAK laukoak. Melodien gainean bigarren eta hirugarren ahotsak egiteko erraztasuna dute.

Testuei erreparaturik, eta orokorrean hartuta, hausnarketarako gogoeta asko aldarrikatu nahi ditu. Baina guztien gainetik emakumearen eta amatasunaren ideia dago. Letren azterketa egin ondoren, Simone de Beauvoir pentsalari eta idazleak aldarrikatutako “emakumearen eraikuntza kulturala” bat etor daiteke AMAK taldeak idatzitakoekin.


AMAK taldearen diskoaren azala I Irudia: Baga biga

Laburrean

Izenburua  Amak

Egileak  AMAK

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Atsolorra (3:32)
2. Luzaroan (3:28)
3. Gona gorria (3:25)
4. Erabil nazazu (3:05)
5. Bai, ama (3:46)
6. Amorra zaitez (3:27)
7. Zure izena (3:07)
8. Egiaren arnasa (3:51)

AMAK talderaren lau kideak I Argazkia: Baga-biga

AMAK diskoaren Gona gorria kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude