Kai Nakai ahots eta gorputz libre bat da. Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren estereotipoetatik kanpo, emakume ahots indartsua eta burujabea, klixeak apurtuz, errealitate berriak eraikiz erritmo eta pentsamendu askeak, haize berri bat.
Gasteiztik eta euskaraz, kultura urbanoa euskal kulturaren periferiatik edonora, Kai Nakairen mezua gauzak egiteko modua bera da, ahots propioa. Entzun eta sentitu, harritu, gozatu, dantzatu eta utzi eramaten. Besterik ez… eta hori guztia.
Kai Nakaik Durangoko Azokako sormen beka irabazi zuen 2019an, eta aurten bere lehen diskoa kaleratu du: Baimenik gabe.

Laburrean
- Egilea Kai Nakai
- Formatua CD / MP3
- Hizkuntza Euskara
- Argitalpen-urtea 2020
- Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Denboraren atea
2. Ipuinik ederrena
3. Kolpe
4. Hobe bakarrik
5. Emoiztazu bihotz
6. Ez dakit
7. Zugandik hurbil
8. Errurik ez dago
9. Su horri
Info +
Kai Nakai Interneten Webgunea I Facebook I Instagram I Spotify I Twitter I YouTube