Zer berri? :: “Bat edo hiru”, Amorante-ren disko berria

Piano kolpe batek eta zintzarri hotsek hasiera ematen diote diskoari. Amoranteri horrenbeste atsegin dugun distira dario; hainbat kontzeptu elkarrekin itsatsi eta testu itxuroso bat idaztea errazten digun hori. Mikel Laboaren kantu baten bertsioa egiteko autotunea darabilenari buruz hitz egiteak abangoardia eta tradizioaren arteko talkaz aritzeko aukera ematen baitigu, herri-musikaz eta halakoez. Bertso zaharren grazia eta egungo joerak nahastea baino hoberik ez baitago euskaldunok liluratzeko.

Diskorako zuzenekoetan elgoibartarraren betiko elementuak topatuko ditugu oraindik ere: tronpetak, sintetizadoreak eta gitarrak osatutako hezurdura mantentzen dira, baita ohikoa duen sakratuaren eta profanoaren arteko oreka ere. Arian-arian osatzen dituen soinu matrioxka horien muin hauskorra inoiz baina ageriago uzten dute abestiok, ordea. Pop disko bat da hau beste ezer baino gehiago, molde garaikideak erabiltzen dituena Amorantek bere-berea duen aurpegietako bat erakusteko.

Klixeez harago, Iban Urizar era askean aritu da berriz, instrumentu, ahots eta gailu ezberdinak gainjarri eta estruktura bakarrak sortu eta eraisten. Egiten duena pertsona bakarreko ganbera-musika baita, finean; edo soto-musika. Izaera bizi hori da liluratzen duena, emaitzak aldiro ezberdinak izanagatik. Oraingoan, inoizko biluzien datorkigu Amorante.


Laburrean

Izenburua  Bat edo hiru

Egilea  Amorante

DiskoetxeaForbidden Colours

Zenbatekoa14,95 € (biniloa) / 7,00 € (disko digitala)

HizkuntzaEuskara

Argitalpen-urtea2020

LizentziaCopyright

Abestiak

1. Condor (03:39)
2. Behin batian (03:48)
3. Juliana (02:56)
4. Ama hil zaigu (02:54)
5. Frank (03:50)
6. John Cazale (03:31)
7. Hezurgabeak (02:50)

Amoranteren Bat edo hiru diskoaren bideoklipa

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude