Zer berri? “Bihotz-begietan”, Xabier Lizardiren poesia liburua

Poeta hirira doa trenez. Artasoro bat ikusi du bultzi-leihotik. Ederrenean dago arto-saila. Berde. Baina poetari “arto musker” etorri zaio burura eta ez “arto berde”. (…). Bestalde, eguzkia bete-betean baita, poetak beste jauzi bat ere egin du, natura urrez jantzia ikusi baitu. Soroan zut eta bero galgatan ari den nekazariak, aldiz, “gizandi bat” dirudi bere gorputzak egiten duen itzalaren eraginez. Trenetik ikusten diren bazterrek, berriz, “gurarizko aberria”ren nostalgia eragiten diote poetari.

Lizardiren ahaleginak munduaren ikuskera ugaritu nahi luke eta poesia egiteko darabilen hizkuntza berrituz duindu, duinduz aberastu. Horren atzetik dabil poeta, jakite-hegoek igotako hizkera poetiko baten bila: bere ahotsa grabatu nahi luke, zizelak harrian nola, hitzezko moldean.

Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren Bihotz-begietan da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik (1932) eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe.

Anjel Lertxundi 

Xabier Lizardi (Jose María Agirre, Zarautz 1896-Tolosa 1933), lantegi bateko gerentea izan zen, lege ikasketak egin zituen arrean. Poeta ez ezik, prosalari bikaina izan zen, eta edozelako gaiak estilo landu eta umoretsuan jorratuz maila literarioa eman zion artikulugintzari.


Laburrean

Izenburua  Bihotz-begietan

Egilea  Xabier Lizardi 

Hizkuntz-estandarizazioa  Josu Landa / Susa

Azala eta ilustrazioak  Zuhar Iruretagoiena

Argitaletxea  Susa Literatura  

Salneurria  16,15 €

Hizkuntza  Euskara

Orrialde-kopurua  104

Argitaratze-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN 978-84-17051-69-3

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude