Bengoren estreinako LPa da Bizirik. 8 abesti ditu: horietatik 5 berriak dira, eta beste 3rak “Hemengatxik” (Kilikirekin), “Sayek” eta “Bakarrik” singleak. Diskoan, konpositore gazteak bere burua aurkituko du, pixkanaka-pixkanaka, loratu eta Bengoren bertsio berri hobe bat aurkitu arte.
Lan honek berriz hasteko aukera ekarri dio Bengori. Pertsonalki eta musikaren arloan bizi izan duen eraldaketa jasotzen duen etapa batean dago konpositorea. Diskoan, hainbat gogo-aldarte sumatzen dira, tristuratik barne-bakera doan bilakaera-prozesuan.
Abesti gehienak Mon Dvy-k produzitu ditu, baina Denso eta Chickjuárez ere agertzen dira kredituetan, eta Ultramarinos-eko Víctor Garcíak masterizatu du LPa. Diskoaren lehen abestia “Galduta” da, iraganari buruzko gogoeta malenkoniatsua, gaur egungo errealitatearen adierazgarri ere izanik, aldi berean; jarraian, “Bakarrik” lehen singlea dator. “Ez dut beharrik” abestia Mon Dvy eta Kilikirekin egindako kolaborazioa da, energiaz beterikoa, eta “Sayek” kanta, berriz, Bengoren ibilbide pertsonala eta musika-arloko ibilbidea biltzen dituen gutun autobiografikoa. “Mezu bat” abestian Tattak parte hartzen du, eta maitasun toxikoaz gain, carpe diemaz ere mintzo zaigu. “Infernutik” da hurrengoa, eta konpositorea bere barruko deabruari mintzo zaio; Kilikirekin bigarren kolaborazio bat ere badauka, lehendik ezaguna dugun “Hemengatxik” singlea, eta egiten ari denarekin izugarri gozatzen duela sumatzen zaio. “Barkamena” kantarekin bukatzen da diskoa; bertan, konpositoreak musika-sustraietara itzultzeari buruz hitz egiten du, eta energiaz beteriko tronpeta batekin amaitzen da.
Laburrean
Izenburua Bizirik
Egilea Bengo
Diskoetxea Oso Polita
Salneurria 12 € (CD)
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2023
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Galduta (3:00)
2. Bakarrik (2:50)
3. Ez dut beharrik (2:31)
4. Sayek (2:32)
5. Mezu bat (3:12)
6. Infernutik (2:37)
7. Hemengatxik (3:27)
8. Barkamena (2:21)