Zer berri? :: “Denda ostekoak”, Uxue Alberdiren nobela berria

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.


Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria I Argazkia: Susa

Laburrean

Izenburua  Denda ostekoak

Egilea  Uxue Alberdi

Itzultzailea  Zigor Garro Perez

Argitaletxea  Susa Literatura

Zenbatekoa  17,10 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  216

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatua

ISBN  978-84-17051-49-5

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude