En Tol Sarmiento (ETS) taldeak bere historiako diskorik ausartena argitaratu berri du. Guretzat eraldaketa prozesu baten emaitza da, Aukera berriak izeneko azken lanarekin hasi zena. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz.
Kontzeptuari begira, pertsonei, kaleari eta kultura herrikoiari egindako omenaldia da Guretzat. Eguneroko bizitzaren eta aldarteen arteko trantsizioaren adierazpen artistikoa (samurtasuna, alaitasuna, nostalgia, euforia…). Musika estilo ugari uztartzen dituen emozioz beteriko mendi errusiarra da Guretzat. Musikak eta hitzak Iñigo Etxezarretarenak dira, eta ekoizpena Genis Trani katalanak egin du.
Musikatik harago doa diskoa, eta abesti bakoitza margolan kostunbrista batekin batera aurkezten da, proiektuari kalitate artistiko handiagoa emanez eta proposamen musikal berri hau, artelan bihurtuz.
Laburrean
Egilea ETS
Diskoetxea Baga-Biga Musika Ideiak
Zenbatekoa 15,00 € (CD)
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2022
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Guretzat (3:25)
2. Barkaidazu (2:44)
3. Gu geu garena (3:18)
4. Ez dut gauza handirik behar (3:06)
5. Itzalizazu argia (2:45)
6. Berriro has gaitezen (3:36)
7. Zaindu nazazu (3:30)
8. Abuela maitea (3:33)
9. Zuengatik topa (3:08)
10. Sumendiak (3:45)
11. Zurekin batera (3:03)