Gure ez diren etxeetan lo. Gure ez diren kaleetan oinez. Gure ez diren tresnekin lan.Ezkutuko artzainen mesedetan. Ez da argirik guretzat. Behin eta berriz zapalduak. Behin eata berriz engainatuak. Ezjabeak. Aberririk gabe jaioak. Geurea eraikitzera kondenatuak. Ugazabaren lurretan. Gureez diren lurretan. Ezherrian.
“Oraingo honetan soinu klasikogoetara jo dugu. Instrumentu guztiek ukitu ezberdinen bat dute aurreko lanekin alderatuz gero, orokorrean rockero edo old school ukitua dute instrumentu guztiek. Oso pozik gaude EP berriari eman diogun ukitu rockero horrekin eta dilmun diskotik hona berritasun handiena hori dela esan daiteke”.
Laburrean
Egilea Rodeo
Diskoetxea Bonberenea Ekintzak
Zenbatekoa 10,00 € (biniloa / CD) / 5,00 € (disko digitala)
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2020
Lizentzia Copyright
Abestiak
A aldea
1. Jainkoak
2. Belaunaldi galdua
B aldea
3. Herio
4. Ezherrian
Diskoaren bideoklipa
Info +
Facebook
Bandcamp
YouTube
Instagram