Zer berri? :: “Gaueko eztabaidak”, Agustin Arrieta Urtizberearen liburua

Kongresu batera joan diren lau gaztek elkar ezagutu dute herri txiki batean. Egunez kongresuko hitzaldiak entzun eta gero, gauero pizten da mahai baten inguruan haien arteko solasaldia. Iritzi eta uste ezberdinak badituzte ere, errespetu osoz eta nork berea defendatuz, gai eta auzi askori buruz eztabaidatzen dute. GAUEKO EZTABAIDAK dira. Egia, zientzia, erlijioa, maitasuna, sexu-generoa, artea, fikzioa, balioak edo zoriontasuna dituzte, besteak beste, eztabaidagai. Azken buruan, gu guztioi interesatzen zaizkigun eta bolo-bolo dabiltzan galderak eta erantzun-bideak jartzen dira mahai gainean.

Gazteen ekarpenak ondoz ondo kateatuz eta txandakatuz eratu da elkarrizketa formatuko testu hau. Elkarrizketaren ahalmenak erakutsiz, nork berea adierazteko eta bestearena entzuteko gonbita egiten zaigu liburu honetan.

Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962) 2008an argitaratu zuen lehen fikzio-liburua, Istripuak izeneko ipuin-bilduma. 2015ean argitaratu zuen bigarrena, Irlak eta beste kontakizun batzuk izenburuarekin.
Filosofiako irakaslea da EHUn. Hainbat argitalpen ditu esparru horretan: besteak beste, Sinesmenak eta usteak (2010), Arimak eta balioak (2013), Filosofiarako sarrera bat (2016), Zientziaren argi-itzalak (2017) eta Gogoeta-bide irekiak (2019).


Laburrean

Izenburua  Gaueko eztabaidak

Egilea  Agustin Arrieta Urtizberea

Argitaletxea  Erein

Zenbatekoa  16,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  168

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9109-654-2

Gaueko eztabaidak liburuaren aurkezpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude