Zer berri? :: “Gelditu da denbora”, Kaserna taldearen diskoa

Gelditu da denbora  Kasernak 2021ean aurkezten duen bere lehen erreferentzia da. Azken urteetan kanta berriak sortzen ibili ondoren, 2020 urte amaieran diskoa grabatu eta orain bizkaitar hauen proiektu eta lan berria aurkezteko unea heldu da.

Ohiko rock formazioarekin batera (bateria, gitarra eta baxua), saxoaren melodiak, DJ skratxak, sintetizadoreak eta ahots rapeatu zein melodikoak nahasten dira Gelditu da denbora lanean. Rocka eta hip hopa oinarri hartuta, estilo desberdinak agertzen dira kantuetan, reggae, funk edo elektronikaren pintzelada batzuk, esaterako. Testuetan gai desberdinak jorratzen dira taldekideen kezka eta sentipenak adieraziz; batzuetan gai politiko eta sozialen gaineko salaketa eta aldarrikapenak eginez, eta bestetan, bizipoza ematen dieten esperientziak goraipatuz. Nagusiki euskaraz eta gaztelaniaz abestu arren, testuetan alemana eta inglesezko lerroak ere topatuko dituzue, kolore eta ñabardura asko dituen lan baten aurrean gauden seinale.

Zortzi kantaz osatzen da albuma, Fruizeko Gaua Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutakoa 2020ko abendua eta 2021eko otsaila bitartean. Aitor Abio ekoizle lanetan eta berarekin batera, Asier Zubelzu, Iker Aginaga eta Guille Peña estudioko grabazio eta masteriazioaz arduratu dira. Diskoaren diseinua Mirene Gonzálezen esku egon da, eta diskoarekin batera argitaratutako diren bideo musikalak Kostako Vibes / Tiro Pun Ekoizpenak lagunekin egin dituzte. Emaitza borobil hau talde honen lan handiaren ondorioa izan da.

Proposamen desberdina da, oso landua detaile guztietan, konposizio unetik hasita, grabaketa eta nahasketatik pasatu eta emaitza aurkezteko momenturaino.

Kaserna musika-taldea I Argazkia: Taupaka Elkartea

Laburrean

Egilea  Kaserna

Diskoetxea  Taupaka Elkartea

Zenbatekoa  12,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Elebiduna

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Creative Commons by-sa

Abestiak

1. Teloiaren bestaldean
2. Irailak 11
3. Esna
4. Itsu eta gor
5. Don’t Stop
6. Abya Yala
7. Raush
8. Times Square


Gelditu da denbora diskoaren Esna kantaren bideoklipa

Gelditu da denbora diskoaren Irailak 11 kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude