Zer berri? :: “Goldea”, Ibil Bedi taldearen disko berria

Ibil bedi talde nafarraren disko berria, 10 kantaz osatua. Goldeak lurra iraultzen du, dena erauzi berria landatzeko. Lurra irauli kantuak sortzeko. 2022/2023ko neguan Irunberrin grabatua.

Lurra iraultzeko lanabesa da goldea, eta hala izendatu du iruindar taldeak bere hirugarren diskoa. Musikak soilik ez eta kulturak ere golde baten modukoa izan beharko lukeela uste dute taldekideek, etengabe lurra irauli eta sustraietan dagoen horri eutsiz mugimendurako joera duen gailua.

Ibil bedi talde nafarraren kideak I Argazkia: Ibil Bedi

Laburrean

Egilea Ibil bedi  Taldekideak  Amets Aranguren Arrieta (ahotsa, teklatua, gitarra); Eder Escalera Llorente (baxuak, koroak); Ibai Osinaga Gogorcena (ahotsa, gitarra, bonbardina); Areta Senosaiain Elorza (biolina, teklatua, ahotsa)  Hitzak  Amets Aranguren eta Ibai Osinaga; Eider Rodriguez (“Erreminarena”)  Diskoetxea  Autoekoizpena  Zenbatekoa  25,00 € (biniloa) / 12,00 € (CD) / 10,00 € (digitala)  Formatua  Biniloa / CD / Digitala  Hizkuntza  Euskara  Argitalpen-urtea  2023  Lizentzia  Creative Commons by  Abestiak 1. Goldearena (02:23) 2. Armairuarena (04:03) 3. Lokatzarena (03:42) 4. Perimetroarena (03:23) 5. Norabidearena (03:16) 6. Xirarena (04:44) 7. Aitzurrarena (02:23) 8. Erreminarena (03:45) 9. Zitekeenarena (03:04) 10. Litekeenarena (01:28)

Ibil Bedi taldearen Goldea disko osoa entzuteko

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude