Zer berri? :: Iñaki Palacios & The Gael’s-en “Baltik” diskoa

Iñaki Palacios txistularia (Gasteiz, 19. ) musika ibilbidea sendotzen doa poliki-poliki. 2013an arrakasta lortu zuen “Danza del vino” abestiarekin, eta doinu hori enblematiko eta entzute­tsua bilakatu zen Arabar-Errioxan urtero egiten zen “Mahatsbilketaren” festan. 2019an , “Lurra, ardoa, dantza” lehen diskoa argitaratu zuen Mulixka Dantza Taldearekin batera. 2019an “Harria” diskoak ikuskizun aparta ondu zuen lñaki Perurena eta Mulixka Dantza Taldearekin batera. Hiruga­rren diskoan lehendik laguntzaileak izan dituen taldekideekin batera dator, TheGael’s-ekin.

lñaki Palaciosen “Baltik” Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu, nahasi eta masterizatu dute Mikel Ezeiza eta lgor Ezeiza soinu teknikariek 2020ko abenduan. Abesti guztiak txistulariarenak dira baina “Step ahead” Eskoziako Ali Levack-ena da. Hemen laguntzaileen zerrenda: “Baltik” abestian AMAK taldeko Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano daude ahotsetan. “That boot is forme” abestia Goiatz Duttok (Moonshine Wagon) ahotsa sartu du eta letra idatzi du.”We’II toast together again ” abestian Aldoc taldeko Alan Dogherty-k whistlea jo du.

lñaki Palacios txistulari gasteiztarrak “Baltik” hirugarren diskoan txistuaren soinuaren begiradatik lrlandako doinuetara garamatza, hango jende, pub eta tradizioetara, baina dena Europa iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektiko batetik abiatuta, adibidez new/trad, post/folk edo neo-trad. Baltik lrlandan erabiltzen den esamolde bat da eguraldi meteorologikoa negargarria denean; hotz bortitza, euri etengabea eta haize jelatua. Dena batera. Musikalki, ordea, Baltik diskoak ez du erakusten hoztasunik, ongi babestu da txistuaren zolitasuna, eta ez bakarrik ondoan dituen tresnekin,baita erakutsi nahi duen bi herrialdeen nortasun eta ezaugarri musikalekin, biak batuta; euskal eta zelta moldagarritasunak uztartuta, senidetuta.


Iñaki Palacios-en Baltik diskoaren azala I Irudia: Baga-biga

Laburrean

Izenburua  Baltik

Egileak  Iñaki Palacios & The Gael’s

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Besterik

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Baltik diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude