Zer berri? :: “Intra”, Xabier Yaniz-en disko berria

Xabier Yaniz oñatiarrak abian jarritako musika proiektu berria da Mila Modu. Hor Konpon taldeko abeslaria eta gitarra jotzailea izan zen Xabier Yaniz. Andoni Campos eta Oskar Arlanzon Hor Konponeko kide ohiek ere proiektuarekin bat egin dute, Malenkonia taldeko abeslari Roberto Ferreirorekin batera, eta horrela Mila Modu sortu zuten 2019an. Formatu akustikoan estreinatu ziren, “Boza Free” izeneko lehen singlearekin. 2020an, Gaztea maketa lehiaketan finalista izan ondoren, Absurdoaren paradisua lehen diskoa kaleratu zuten, Elkar diskoetxearekin.

Orain, estudioko bigarren lan luzearekin datoz: Intra. 10 kantaz osaturiko lana da, non gitarrak nabarmentzen diren, taldeak hain bereak dituen melodia landuekin power pop indartsu bat sortuz. Gure baitan erantzunak bilatzeari buruz, ikuspegiak zabaltzeari buruz mintzo da Intra. Hitzen bitartez biribiltzen dute disko humanistago bat, bizi ditugun garaion eraginez, zalantzarik gabe.


Laburrean

Egileak  Mila Modu

Diskoetxea  Elkar Musika

Zenbatekoa 11,50 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Intra (1:52)
2. 19 kolpe (3:32)
3. Irrifarren bila (3:40)
4. Beldurrak (3:15)
5. Inor ez da inor (3:37)
6. Iraganeko aingurak (3:46)
7. Erdoildutako urratsak (3:41)
8. Itzala beti itzal (4:07)
9. Orain ez dudala (3:09)
10. Entzun ixiltasuna (3:10)

Intra diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude