1924ko abuztuan gaude. Denise, “diru asko irabazten duen senar baten emaztetxo mainatua”, eta Yves, “gizontxo aberatsa”, inongo mehatxuren beldurrik gabe ari dira beren maite jolasetan. Baina “Euskal Herriko argitasun distiratsuan” sortu zenetik urtebetera, Parisko udaren bero itogarrian galduko du amodio hark bizitasuna.
Baina, Denisek bezalaxe, Irène Némirovskyk ez du nahi “udako erromantze baten poesia erraza”. Errealitatearen gordintasunak bortizki harrapatuko du idilioa. Itsasertzeko oporraldi zoragarriaren ondoren, gerra osteko Parisko bizimodu ziztrina dator.
Yves eta Deniseren arteko amodioa, idazlearen begirada sarkorraren pean, zorroztasun harrigarriz bihurtzen da gerra eta gerraoste baten azterketa psikologiko eta soziala.
Irène Némirovskyren lehen eleberri hau “Les Oeuvres libres” bilduman argitaratu zen lehen aldiz, 1926ko otsailean, eta David Golderek lorturiko arrakastaren ondoren, berriro argitaratu zen 1930ean. Eleberri honek biltzen ditu idazlearen gai kuttunenak: maitasunaren arintasuna, erresumin soziala, gerra arteko Parisko aberatsen gainbehera, paradisu galduarekiko mina.
Laburrean
Egilea Irène Némirovsky
Itzultzailea Jose Antonio Sarasola Arregi
Argitaletxea Alberdania
Zenbatekoa 16,50 €
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 202
Argitalpen-urtea 2017
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-9868-375-2