Zer berri? :: James Joyce-ren “Dublindarrak” liburua

Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga osagarri eta aberasgarri da. Batek beste baten oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak. 

Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objektibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe.

Irene Aldasorok Euskadi Saria jaso zuen 2000n, liburu honen itzulpenagatik.


Laburrean

Egileak  James Joyce

Itzultzailea  Irene Aldasoro

Argitaletxea  Alberdania

Zenbatekoa  17,90 € (paperean) / 12,49 € (digitala)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  274

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.