Joseba Tapiaren bakarkako bederatzigarren lana da Egon edo ez egon. Garate Estudioetan Kaki Arkarazorekin grabatu du aurtengo urrian. Proposamen musikal zein artistiko berria dakar, osagai eta berrikuntza ugariz josia. Kantu berriak dira guztiak Koldo Izagirreren testuekin egindakoak. Diskoko kanten moldaketa guztiak Joseba Tapiak egin ditu. Et Incarnatus orkestrak ere parte hartu du diskoko zenbait kantuetara harizko sonoritatea eta dinamika ekarriz. Beraz, bandako metalei eta ahots ezberdinen harmoniari orkestra bat batu zaio.
Talde berria 2019an aurkeztu zuen zuzeneko TranpAldo diskoaren bidez. Geroztik zuzenekoetan harrera ezin hobea izan du taldeak. Sonoridade propio bat garatu du taldeak dagoeneko, eta horren isla da diskoa.
Tematikak inoizko ibilbide anitzena egiten du testuetan
Abiadura hutseko trenetik irten eta bare lagunari galdetu nola heldu. Nola heldu bizirik. Alegia, nola heldu bizirik bizira. Erantzunik ez, lurrin ederra bai: uzker zuriak zeruan tristura apainduz. Zikin zuri zikina, buruko zirina. Lau trago apur bat argitzeko. Katua bezain bustia. Edo txepetxa bezain galanta. Gure esku ote nago? Kakalardo eztiak onik ez. Ez edozein jaki, kultura lubaki. Segitzeko segan, lagunek aholku. Kaka zaharra, kalekoa zara! Alferrik. Disko honek sarean harrapatuko zaitu, zeren, hamaika emakume garratz haien aurrean Shakespearek esan zuen bezala, that is the question, Egon edo ez egon.
Laburrean
Egilea Joseba Tapia,
Kantuen letrak Koldo Izagirre
Diskoetxea Zakurraren biolina
Zenbatekoa 15,95 € (CD)
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2021
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. AHT
2. Nerbioiko zirgariak
3. Gudazkenez
4. Gure esku dago
5. Kultur sukarra
6. Xalo xalo
7. Hemen dago
8. Zikiñaga S.A.
9. Bizibarea
10. Zozoa bezain zozoa