Zer berri? :: “Kalakan eta Euskadiko Orkestra” diskoa

Apirilaren amaieran Miramonen lehen entseguak egiten hasi ziren elkarrekin Kalakan eta Euskadiko Orkestra, disko bat eta kontzertu-sorta bat prestatzeko asmoz. Hurrengo hilabeteetan egin zituzten grabazio-saioak, talde bakoitzak bere aldetik, eta ondoren udako hilabeteetan egin da estudioko ekoizpen-lana. Orain prest dago Elkar diskoetxearen zigilupeko grabazio hau, eta merkataritza-establezimendu eta plataforma digital nagusietan eskuratu daiteke. Abenduan izango den Durangoko Azokan ere aurkeztuko da diskoa.

Euskal musika tradizionala oinarri duen proiektua

Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia.

Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren “Iruten ari nuzu” edo “Kantuz”. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren.

Horretaz guztiaz gain, Xalbador eta Bilintx bertsolarien hainbat hitz jaso dira, propio proiektu honetarako sortu diren pieza batzuetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren “Txoria txori” kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

Kalakan Euskadiko Orkestrarekin egindako entsaio baten irudia I Argazkia: EO

Laburrean

Egileak  Kalakan, Euskadiko Orkestra

Diskoetxea  Elkar Musika

Zenbatekoa  17,95 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. KLKN
2. Andria alargune
3. Iruten ari nuzu
4. Rebeleon
5. Loriak udan
6. Bereterretxeren Kantorea
7. Ikusten duzu goizean
8. Montebideoko berriak
9. Egun bakea zutaz
10. Txoria Txori
11. Belatzarenak
12. Kantuz / Sagarra jo


Diskoaren Txoria txori  kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude