Zer berri? :: Kherau taldearen “Phrolck” diskoa

Kherau talde bizkaitarrak bere hirugarren diskoa aurkeztu du Elkar argitaletxearen zigilupean.

Phrolck izenpean batzen dira 15 track, oso anitzak estiloan, baina Kherauren betiko markarekin soinuari eta pertsonalitateari dagokienez. Diskoaren aurreprodukzioa 2018an hasi zen, eta 2020ko urtarrilean grabatzen hasi zen arren, asko luzatu da prozesua, pandemia tarteko.

Kherau proiektua sortu zenetik hamalau urte pasa dira oztopoak oztopo, “Phrolck” (Folk, Pop, Rock…) musika egiten: euskal musika herrikoan errotuta baina urrats bat harago. Azken disko honetan blues, gospel edo countryaren ukitua nabaria da, Kherauren soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak, malenkoniatsuak edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak, proiektuak hemendik aurrera hartuko duen etenaldian zapore onarekin uzteko asmoz.

Kheraru taldeko kideak I Argazkia: Kherau

Laburrean

Egileak  Kherau

Diskoetxea  Elkar Musika

Zenbatekoa  14,50 € (CD)

Forkatua  CD /MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Banoa (3:51)
2. Nirekin ez bazaitut (4:16)
3. Hain polita zara (4:48)
4. Zer, nor eta zergatik (3:58)
5. Mariburduntzien hegaletan (3:08)
6. Nomada – Aitxitxe Joxemari (4:38)
7. Piper eta Gatz (2:59)
8. Bide iluna (4:49)
9. Bermeoko portuan (3:10)
10. Bretema (2:51)
11. Zenbat galdera (2:52)
12. Taberna batean (4:24)
13. Adiós ene maitia (3:28)
14. Despedidea (2:48)
15. Quantes preguntes (2:53)


Phrolck diskoaren Banoa kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.