Diskoko zortzi abestiek laurogeita hamargarren hamarkadako influentziak partekatzen dituzte debutarekin, Sonic Youth, Dinosaur Jr. edo Nirvana bezalako taldeak erreferentzia gisa hartuta. Hala ere, Kolpatu Topatuko erritmoak askoz ere rockeroagoak eta dantzagarriagoak dira, Idles edo Fontaines DC bezalako proposamen berritzaileen harira. Iazko azken txanpan gozatu ahal izan genituen Itzala eta Hegan edo hilik ereserkiak, eta Zatoz eta Banpiroak bezalako abesti berriek aulkitik altxatzera behartuko gaituzte.
Ezpalakek debuteko diskoarekin euskal musika alternatiboaren erreferentzia bihurtzea lortu bazuen, bigarren atal honek Euskal Herriko mugetatik haratago eramango ditu. Beraiek dioten bezala: “hegoak moztea ordea edo hiltzea berdina da”.

Laburrean
Izenburua Kolpatu Topatu
Egileak Ezpalak
Diskoetxea Oso Polita
Zenbatekoa 16,95 € (biniloa) / 11,95 € (CD)
Formatua Biniloa / CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2021
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Hegan edo hilik (3:02)
2. Itzala (3:23)
3. Zatoz (3:42)
4. Tristura (3:10)
5. Banpiroak (3:42)
6. Denbora (3:06)
7. Hauxe naiz ni (3:43)
8. Bapatean (3:17)