Zer berri? :: Lamiak taldearen “Itzalak, Argiak” disko berria

Lamiak talde donostiarrak disko honetan aurki daitezkeen abestietako batzuk single moduan eman ditu argitara azken hilabeteetan. Hamar kantaz osaturiko lan honek taldearen soinu propio eta berezia du, euskal musikaren panoraman leku interesgarri bat lortzeko balio izan diona. Itzalak, Argiak sonoritate desberdinen arteko nahasketagatik da bereizgarria, guztiak ere rock generoaren barruan. Disko heterogeneo bat dugu aurrean, entzule mota desberdinentzat eskuragarri dagoena.

Itzalak, Argiak lanak gitarra distortsionatuak, baxu dinamikoa eta bateria aingura modura mantentzen ditu. Disko konplexuagoa da, taldeekideen arteko konpenetrazio handiagoa erakusten duena.

2017an abestiak idazteko elkartu ziren hiru lagun donostiarrek sortu zuten Lamiak. Eragin desberdinak abiapuntutzat hartuta, horien arteko nahasketaren emaitza da haien musika. Lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain Estudioetan grabatua izan zen 2019an. Bigarrena, Itzalak, Argiak izenburuarekin, urte eta erdiko lanaren fruitua da eta martxoan argitaratu dute.

Melodia gogoraerrazak, doinu dinamikoak eta riff astunak dira Lamiaken osagai nagusiak, baita zerbait esateko gogo sutsuak.

Disko berria Gaztain estudioetan ere grabatu dute, eta taldeak berak ekoitzi du, Eñaut Gaztañagaren laguntzarekin. Juanjo Berasainen (Ezpalak) kolaborazioa izan dute “Gure izena” abestian, eta azala Josu Torrealdayk egin du.


Laburrean

Izenburua  Itzalak, Argiak

Egilea  Lamiak  (Ander Armburu -ahotsa eta guitarra-, Xabi Arrazola -baxua-, eta Xabier De la Fuente -bateria-)

Diskoetxea  Autoekoizpena

Formatua  Biniloa / CD / MP3

HizkuntzaEuskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Eskerrak (04:41)
2. Kaioletan loreak (02:57)
3. Bigarren mundu bat (03:55)
4. Krokodiloaren malkoak (04:19)
5. Argiak (05:14)
6. Otsoak (03:32)
7. Orbainik ez (02:25)
8. Gure izena (ft. Juanjo Ezpalak) (02:48)
9. Amildegira begira (04:15)
10. Isiltasunean (03:43)


El bideoklip de la canción Eskerrak del disco de Lamiaka Itzalak, Argiak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude