Alizia herrialde miresgarrian liburuak zer ikaskizun edo mezu irakatsi nahi zuen galdetu ziotelarik, Lewis Carroll-ek erantzun zuen: «Ziur esan dezaket liburuak ez daramala inolako erlijio irakaspenik; egia esanda, ez du ezertxo ere irakasten».
Haur literaturaren funtzio didaktiko-morala indar handiz berreskuratu nahi duten garai hauetan, Aliziaren abentura petoak berritu ahal izatea uda betean Tamesis ibaian ibiltzea bezain freskagarria da.
Aliziaren ustezko ametsak haur guztien barruan bizi den kontraesana islatzen du: helduaroa sinbolizatzen duen lorategi ederrera iristeko gogoa, baina, behin han dagoela, helduen apetak zein itxuragabe eta onargaitzak diren ohartuta, haien aurka matxinatzea. Horrexegatik da Alizia hain maitatua munduan, eta horregatik haur-bihotza daukaten irakurleak oro behin eta berriz itzultzen dira Herrialde Miresarrira.
Charles Lutwidge Dodgson, más conocido por su seudónimo Lewis Carroll
(1832, Daresbury, Reino Unido – 1898 Guildford, Reino Unido), fue un diácono anglicano, lógico, matemático, fotógrafo y escritor británico. Sus obras más conocidas son Alicia en el país de las maravillas y su continuación, A través del espejo y lo que Alicia encontró allí.
Laburrean
Izenburua Alizia herrialde miresgarrian
Egilea Lewis Carroll
Itzultzailea Manuel López Gaeni
Ilustrazioa John Tenniel
Argitaletxea Pamiela
Zenbatekoa 17,50 €
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 144
Argitalpen-urtea 2022
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-91722-64-9