Zer berri? :: Modus Operandi taldearen “Dantza gaitezen hil arte” diskoa

Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu Dantza gaitezen hil arte bigarren diskoan. Lau dira berezitasunak eman diotenak maila handiagoa Modus Operandi taldearen bigarren diskoari. Ska-rock binomioa apurtzea hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin…). Hiru musikari berriren fitxaketa erakargarria (Diego Martinez -Luz de Putas-, Joseba San Sebastian -Sen- eta Josu Erbiti -Iseo, Tximeleta, Txarrena-). Maitasuna amodioaren garrantziarekin eta borroka batzen dituzten hitzak. Eta laugarrena, Josu Erviti musika ekoizle eta soinu teknikari nafarraren ekarpen absolutoa.

Azal-azaleko entzunaldiarekin irudi dezake Modus Operandi taldearen bigarren diskoa aurrekoaren ildotik doala, antzekoak direla. Iñaki Ortiz de Villalba abeslariaren ahotsak pentsaraz diezaguke ez dagoela ekarpen berririk. Bigarren diskoak, ordea, aberastasun bikainak ditu kantuen tratamenduetan, zirrikituetan. Dantza da Modus Operandi taldearen musika jaiaren egitarau bakarra. Bizitzaren dantza dantzatuko dugu muturreko gonbidapen batekin, hots, dantza gaitezela hil arte. Dantzek kantuak behar dituztenez, aukera aparta eskaini digu Modus Operandi taldeak esateko ez dela amodiorik gabeko bizitzarik, ez dela borrokarik gabeko bizitzarik, ez dela dantzarik gabeko bizitzarik.


Dantza gaitezen hil arte diskoaren azala I Irudia: Modus Operandi

Laburrean

Izenburua  Dantza gaitezen hil arte  

Diskografikoa  Baga-Biga

Salneurria  12,00 €

Hizkuntza  Euskera

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  Copyright

Dantza gaitezen hil arte diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude