Zer berri? :: “Nara”, Sara Zozaya kantariaren diskoa

III eta (I) EPen ondoren, iraupen luzeko lehen lanarekin dator orain Sara Zozaya. Nara du izena, eta 2022ko udan grabatu zuen El  Tigre Studios-en.

Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakin-min musikala du, eta edonoren arimara iristeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak bere proposamena altxor preziatu bilakatzen du, betiere ukitu nostalgiko bat duela.

Nara diskoa Jon Agirrezabalagak ekoitzi du, eta Alex Ferrer-ek masterizatu du. Zozayarekin batera Anton Goikoetxea (kitarrekin) eta Asier Renteria (bateriarekin) aritu dira diskoan.


Laburrean

Egilea  Sara Zozaya  Diskoetxea Balaunka  Zenbatekoa 20,00 € (biniloa), 7 € (digitala)  Hizkuntza Elebiduna  Argitalpen urtea 2023  Erosi Nara  

Diskoaren Maitia kantaren bideoklipa 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude