Zer berri? :: “Ni ez naiz Mikel Laboa” komikia

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna.

Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen espiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.


Laburrean

Egileak  Unai Iturriaga, Harkaitz Cano, Joseba Larratxe

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  22,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  128

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-1360-226-4

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude