Olaia Inziartek Lehengo lepotikan burua lehen diskoa kaleratu du, sonoritate tradizionalena abangoardistarenarekin harilkatuz. Nafarroan gero eta indar handiagoa hartzen ari den energiaz eta jakinguraz betetako artisten belaunaldi berriaren parte da.
Kokatuta dagoen soinu-espazioaren adierazpena dugu disko hau. Melodia gogoraerraz eta alternatiboetan oinarritutako eraginen bilduma bat da. Haren konposizioetan pop ilunena aurkitzen dugu, Billie Elish bezalako artistak emulatuz edo Nafarroako herri kantutegiari erreferentzia eginez.
Bere burua ezagutzen dabil, esperimentatzeko grina du, eta ez dio euren nahiei mugarik jarriko. Hala ere, nondik datorren ez du inoiz ahazten, eta horri buruzko aipamenak egiten ditu maiz. Sortutako soinu-pieza bere etxea eta haren sustraiak dira, intimitateari abesten dion kantua.
Laburrean
EgileaOlaia Inziarte
DiskoetxeaAutoekoizpena
FormatuaCD / MP3
HizkuntzaEuskara
Argitalpen-urtea2022
LizentziaCopyright
Abestiak
1. LLB (0:56)
2. Behe klasekoa (4:08)
3. Gereziak (4:03)
4. Zerua gorriz (3:33)
5. Zure mina (4:12)
6. M.J. (2:27)
7. Martzianoak (3:24)
8. Xagua eta katua vol. II (3:48)
9. Berak badaki (3:37)
10. Lagun (2:41)