Zer berri? :: Olatz Salvadorren “Aho uhal” diskoa

Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak hainbat urte daramatza musika eszenan murgilduta. Skakeitan taldean hasi zuen bere bidea 2010. urtean. Handik lau urtera, ordura arte konposatutako abesti sorta bat lehen aldiz oholtza batera eraman zituen, gitarra lagun zuela. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik (2018, Airaka) izenburupean.

Asko izan dira Zintzilik diskoaren baitan burututako kontzertuak, hauetariko hainbat Euskal Herriko agertoki garrantzitsuenetan: BBK live jaialdia, Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak, Basque Fest jaialdia, Plateruena Antzokia Durangoko Azokan… eta Xoel López edota Christina Rosevinge bezalako artisten kontzertuei irekiera ematen aritu da. Nøgen taldearekin batera, estatu mailako bira arrakastatsu bat abiatu zuen, Madril edota Bartzelona bezalako hiriburuetako aretoak goraino bete zituelarik. Birari itxiera bat emateko, Donostiako Victoria Eugenia aretoan zuzeneko bat eskaini zuen 700 pertsona ingururen aurrean.

2021eko urtarrilean dator bere bigarren lana: Aho uhal (2021, Airaka), Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua. Salvadorrek 12 abestiz osatutako proposamen landua dakar, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak izanik eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artisten laguntzaz. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da Aho uhal eta, berriz ere, sokaren dardaretan must egin du korapilo berriak askatzen saiatzeko.

Olatz Salvador kantariak Aho uhal, bere bigarren diskoa kaleratu berri du I Argazkia: Olatz Salvador

Laburrean

Izenburua  Aho uhal

Egilea  Olatz Salvador

Diskoetxea  Airaka

Zenbatekoa  12,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Olatz Salvadorren Aho uhal diskoaren azala I Argazkia: Airaka
Abestiak

1. Gaua (1:03)
2. Ahots hari (3:26)
3. Gelditu hor (4:15)
4. Zure egia (2:38)
5. Euria (3:42)
6. Galdu (2:45)
7. Eraman nazazu (4:32)
8. Ez garen gu (3:43)
9. Mareak (3:48)
10. Ba hori (3:50)
11. Eskuekin (4:23)
12. Promesas que no valen nada (4:25)

Aho uhal diskoaren Euria kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude