Sherlock Holmes eta Watson doktorearen 12 kasu harrigarri dira Igela argitaletxeak eskura jarri dizkigunak bere liburuan. Bertan dira gure esperoan hiltzaile, gezurti, aristokrata ustel eta gaizkile elkarte ilunak. Sherlock Holmesen begirada analitikoa, Watson doktorearen adiskidetasun amaigabea, Irene Adler harrapaezina eta gure Pablo Sarasate maitea izanen ditugu lagun. On Kixote eta Santxo Panza garaikide bi, Londreseko kale lanbroz eta kez estalietan justizia bila. Scotland Yardeko agenteak irrigarri utziko dituzte, arrazoiaren eta umore onaren laguntza hutsaz kasu zailenak ere argitzean.
Laburrean
Izenburua Sherlock Holmes-en abenturak
Egilea Arthur Conan Doyle
Ilustratzailea Adur Larrea
Itzultzailea Fernando Rey
Argitaletxea Igela
Salneurria 16,00 €
Hizkuntza Euskera
Orrialde kopurua 300
Argitaratze urtea 2020
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-121612-4-3